KATEBEGIA GOGOETA XXI kultur
elkartearen buletin digitala da. Urtean bitan argitaratzen
da pdf formatoan: udaberrian –Aberri egunaren
inguruan- eta udazkenean –Nazio Eztabaidagunearen
inguruan-. Lehenengo alea 2005eko udazkenean argitaratuko
da. KATEBEGIAren hizkuntzak euskara eta ingelesa
dira. Bazkide guztiei bidaltzen zaie eta gure web
orrian eskegitzen da.
Bere edukiak alez ale moldatzen dira, baina sekzio
finkoak honako hauek dira:
·Agenda eta argitarapenak.- ekimenen berri
emango da. Jorratzen ditugun gaiei buruzko jardunaldien
eta kongresuen berri emango da. Horretaz gain,
argitaratzen diren liburu interesgarrien zerrenda
bat ere emango da
·Kideen zerrenda eta e-mailak.- Kideen
zerrendaren bitartez gure arteko komunikazioa
erraztu nahi da.
·Kronikak.- jardunaldi eta kongresu interesgarrien
kronikak
·Book Reviews.- liburu interesgarrien aipamen
kritikoak.
Horretaz gain, lantzen ditugun gaiei buruzko
adituei elkarrizketak eta gai zehatzei buruzko
bibliografia komentatuak ere argitaratuko dira.
Materiala jasotzeko epe-mugak: martxoak 1 eta
irailak 1